XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero eseri egin zen eta honela esan:

- Ekar diezadatela erretilu bat.

Ekarri zioten eskatzen zuena eta kaxatxo barruan zeuzkan hautsak zabaldu zituen erretiluko barrenean, ondo barreiatuz.

Orduan adierazi zuen jakintsu hark:

- Errege jaun hori! Har ezazu liburu hau eskuetan, baina ez ezazu ireki nire burua moztu artean.

Gero agindu ezazu nire burua erretilu honetan jartzeko eta hauts hauen kontra ongi sakatzeko, horrela odol isurketa berehala gera dadin.

Hori dena egin ondoren zabal dezakezu liburua eta nire buru moztuak erantzungo die zuk egindako galderei.

Baina, errege jauna, berriro ere erregu egiten dizut eta zure gorentasunaren kupidari dei egiten diot, ez ezazula errugabe baten odola isuri!

Alagatik diotsut! Salba ezazu nire bizitza eta Berak gordeko du zurea!

Baina erregek erantzun zion:

- Zure eskakizun eta erreguak alferrikakoak dira, zure heriotza nahi dut, moztutako buru batek nola hitzegiten duen ikusteko atseginagatik beste ezergatik izango ez balitz ere.

Hartu zuen Yunan erregek Ruian jakintsuaren eskuetatik liburu zahar hura, eta jakintsuaren lepoa mozteko agindu zion borreroari.

Borreroaren lana hobezina izan zen, eta lepoa garbi-garbi moztu zion Ruian sendagileari.

Burua erretilura erori zen eta hautsen indarrez berehala geratu zen odol isurketa.